Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Zorionak emon
102.6 FM
entzun

Blogak

 

Publizidadea

Nabigatu euskaraz

Irratiko Kiwia blogarss

Izaskun Ellakuriaga

Munduko mapa hartu eta urrinen dagoan puntura joateko erabagia hartu neban. Asmoak asko: inglesa ikasi, jende barria ezagutu, abentura bat bizi, bertako kultura eta hizkuntzan murgildu, Euskal Herriagaz hartuemon edo antzekotasunik bilatu,...

Kiwiak

Zelanda Barriko musikea ezagutzeko aukerea

Auckland, 2013-05-08

Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tailerrak, eztabaidaguneak zabal antolatzen dira. Antolatzaile nagusia Zelanda Barriko Musika Elkartea da, baina askoren laguntza daukie antolaketan.

Holangoetan gertatzen dan lez, hilabete bateko ospakizunak, erreibindikazinoak, nahikoak ete diran eztabaida zabal dabil egunotan komunikabideetan. Ez nator ni itaun horri erantzutera, baina hilabete honetan Zelanda Barriko musika sustatzeko egiten dabizan ekitaldi batzuk interesante begitandu jataz eta aipatu bada be egin gura neukez:

  • - Doan internet bidez hainbat musika talderen kantuak jaisteko aukerea dago Radio Control katean.
  • - Komunikabide batzuk onlineko edizioan bideo edota doinu track berezien emisinoa egiten dabiz, NZ Herald adibidez.
  • - Liburutegietan doako emonaldi bereziak antolatu dira.
  • - Ukelele lako musika tresnagaz lehenengo kontaktua eukiteko tailer bereziak antolatu dabez.
  • - Musika industriagaz zeozelango hartuemona daukienek doako eztabaida egun batean parte hartzeko aukera izango dabe. Eta ekintzetako bat, banan-banango mentoretza saio laburrak egitea izango da.

Argazkian, Auckland uriko liburutegi nagusian Space Ventura talde gazteak emondako kontzertua

Informazio gehiagorako: NZ Music Month webgunean

 1 2 3 >>  Amaiera
facebook twitter google+ rss

Galeria

Irakurrieran saioko taldea

HAXOTZ musika taldea

Jabi Onaindia -

Yoseba Peña Irakurrieran saioan, Alondegian

Bizkaia Irratia Urriko Azken Astelehena 2012- Unidade ibiltaria

Dona Dona - Gabonetako Sari Banaketea

Dona Dona- Gabonetako Sari Banaketea

Natxo de Felipe Irakurrieran saioan

Miren Agur Meabe Irakurrieran saioan

Goiatz Labandibar Irakurrieran saioan

Oier Guillan Irakurrieran saioan

Mariasun Landa Irakurrieran saioan

Jose Angel Iribar

Joan galeriara

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia] Web mapa Lege oharra

Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00