Euskal Herria , 2012-01-10
Hamar urte bete barri dauz www.behatokia.org. 2001. urtean sortu zanetik 9.500 espediente baino gehiago zabaldu dauz. Horreetatik 8.500 kexak izan dira. Batez be, osasun arlokoak, justiziakoak eta herrizaingo sailari jagokezanak izan dira kexak.
Euskaldunek euskeraz bizitzeko daukien eskubidea bermatzen ez dala adierazo dau Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak gaur Lau Haizetara saioan. Petriatik adierazo dauanez, orain dala hamar urtetik hona Behatokiaren helburu eta asmoak ez dira aldatu. Euskaldunen euskeraz bizitzeko daukien eskubidea bermatzearen alde lan egitea da hasieratik Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren asmoa.
Hamar urte honeetan egindako diagnosietan zehazten ziranak bete ez dirala eta administrazino eta gobernuek euskerearen normalizazinoaren alde egindako lana eskasa izan dala salatu dabe Behatokitik. Gobernu eta administrazino bakoitzak tokian-tokiko errealidadea aztertu eta horren araberako neurriak hartu beharko leukezala gaineratu dau Garbiñe Petriatik. 
GArbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria Bizkaia Irratiko estudioetan
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri