Auckland, 2013-04-26
Espainiar pasaportea daukien 30 urte arteko gazteek Zelanda Barrira baimen bereziagaz etorteko aukera eskuratu leikie datorren apirilaren 30ean. Urtebetean herrialde honetan ikasi, lan egin eta bidaiatzeko baimena emoten dauan bisa agiria eskuratzeko epea zabalduko da. Ordu gitxitan agortzen dira lekuak, 200 bat guztira.
Aukera polita da jende gaztearentzat abentura bat hasteko. Zelanda Barrira etorteak daukan trabetako bat, herrialde honetan luzaro egoteko baimena izatea da. Turista baimena hiru hilabeterako da, nahiz eta ordainduta 9 eta 12 hilabetera arte luzatu leitekeen. Ikasle modura, nahi beste denbora egon zaitezke, baina beti ere baimen luzapenak eskatu behar dira eta klaro, ikasiko dozunarne matrikula ordaindu dozunaren ziurtagiria. Gazte askok Working Holiday Visa izeneko baimena lortzen ahalegina egiten dabe.
Zer da?
Baimen berezia herrialde baten bidaiatu bitartean lan egin edota ikasteko. Espainiak hainbat herrialdegaz dauka hitzarmen berezia horretarako eta esaterako, Zelanda Barriagaz urtebeterako baimenak adostu dabez.
Baimena eskuratzen dozunetik urtebeteko epea daukazu indarrean jarteko (Zelanda Barrira etorteko). Behin hemen, urtebeteko iraupena dauka baimenak. Epe horretan, bidaiatu, lan egin eta ikasi egin daiteke. Baina esaterako, bada mugarik. Hiru hilabete baino denbora gehiago ezin leiteke lanean egon leku bardinean. Eta bardin ikasketekin.
Apirilak 30, 20131014 urterako baimenak
30 urte arteko gazteek eskatu leikie baimena. Horretarako, Zelanda Barriko imigrazino departamenduaren webgunean erregistratu eta formulario luzea bete behar da. 200 baimen baino ematen ez direnez, minututan agortu egiten dira baimenak. Horregaitik listo ibili behar izaten da.
Hemen lotura parea Working Holiday Visa-z gehiago sakontzeko