
Teknologia barriei buruz eta sareko albiste, nobedade eta bitxikeriei buruzko atala. Euskarazko online proiektuei tarte berezia eskainiko deutsagu.
Auckland, 2013-01-25
Sakeleko telefonoagaz eguneroko e-posta irakurri, eguneko albisteak begiratu, bankuko transferentziak egin, zinemarako sarrerak erosi, txateatu, sare sozialetako kontuak kontsultatu... eta zerredan luzea izan leiteke. Gero eta aplikazino sofistikatuagoak sortzen dira egunetik egunera. Horreetako aplikazino asko euskaraz erabili geinkez.

Euskaraz dagozan aplikazinoen barri EuskalApp izeneko webgune barrian aurkitu zeinke. Eta ez hori bakarrik, euskarazko aplikazinoak garatu gura dabenentzat elkargune izateko asmoagaz be sortu dabe gunea. Egin klik eta zuk zeuk deskubritu zer daukien eskaintzeko.