Barikua, 2010ko irailak 3
20 urte Rikardo Arregi Saria Bikain Ziurtagiria Lauaxeta Saria


BIKAIN ZIURTAGIRIAK
BIZKAIA, 2008-11-11
Bizkaia Irratia da Bizkaian Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso dauan lehenengo enpresea

Eusko Jaurlaritzak lehenengoz banatu dauz Bikain ziurtagiriak. Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da eta enpresa zein erakunde baten euskerearen presentzia, erabilerea eta kudeaketea egiaztatzen dau. Ebaluazino bat egin ostean lortzen dan ziurtagiria da. Guztira 30 enpresa ebaluau dira eta hiru mailatako ziurtagiriak banatu: oinarrizkoa, zidarrezkoa eta urrezkoa. Azken hau, urrezkoa da Bizkaia Irratiak lortu dauana. Maila horretako ziurtagiria jaso dauan Bizkaiko enpresa bakarra izan da Bizkaia Irratia. Bizkaia Irratiaren izenean Dorleta Alberdi zuzendariak jaso dau lehendakariaren eskutik Bikain ziurtagiria.

bikain ziurtagiria bikain ziurtagiria bikain ziurtagiria bikain ziurtagiria
[handitu+] [handitu+] [handitu+] [handitu+]