Ondarroa, 2012-06-29
Ondarroan Zapato Azule jaia egingo dabe bihar, zapatuz.
Urtero bagileko azkenengo zapatua izan ohi da Ondarroako Zapato Azule jaia ospatzeko eguna. Sasoi baten Bolo-Bolo aldizkariak antolatzen eban baina, gaur egun Radixu Irratiarena da ardurea. Bertako kidea da Leire Egiguren eta beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan.
Aurtengoa hamabostgarren edizinoa izango da eta ohiko danez, makinatxu bat eximen dago aurrikusita: Euskal Herriko Kamiseta Azokea, Dinamartxa, mendimartxea…Ekitaldiak goizeko hamabietan hasiko dira.
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri