Bizkaia, 2012-07-04
Produktu osasuntsuak erosteko kanpaina aurkeztu dabe Azti-Tecnaliak, Eroskik eta Nutrizino Alkarteen Estaduko Federazinoak. Elikadura osasungarriari buruz sentsibilizetako autobus batek Euskal Herriko, Kantabriako, Burgoseko eta Errioxako 70 herri baino gehiago bisitauko dauz. Uste baino hobeto jan geinke ondino. Gatzaren bataz besteko kontsumoa egunean 9,7 gramokoa da, hori Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatzen dauenaren bikotxa da. Agustin Markaide Eroskiko presidentea dogu, dinoe eurek trans-koipedun produktuei uko egin deutsiela eta gatz zein azukre gitxiagoko produktuak saltzen hasi dirala. Azti-Tecnaliako Rogelio Pozok esan dau umeen osasunean kalte gitxiago eragingo dabezan produktuak sortzen hasi dirala. Produktu osasungarriei buruzko autobusa zapatuan Bilboko Doña Casilda parkean egongo da, hurrengo astelehenean Bermeon, martitzenean Santurtzin, eguaztenean Mungian, datorren asteko egunen eta barikuz Portugaleten eta hilaren 14an, hurrengo asteko zapatuan Bakion.
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri