Mundua, 2012-04-23
Liburuaren Egunean hainbat ekitaldi egingo da Bilbon. Munduan ospatzen dan eguna da eta beraz, geuk be halantxe egingo dogu.
Liburu azokea Berastegi kalean egongo da gaurtik aurrera. Han alkartuko dira idazle eta irakurleak.
Zurbaranbarri, San Inazio, Zorrotza eta Deustuko liburutegietan gazteenentzako ekintzak eskainiko ditu Liburutegien Sareak.
Bidebarrietako liburutegian liburu digitalari buruzko berbaldi-barriketaldia egingo dabe.
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak euskal emakume idazleek idatzitako liburuen azalak jasoten dituen posterra hedatuko dau datorren gaur.
Udako Euskal Unibertsidadeak prezio erdian ipini ditu liburuak.
Topaguneak, Euskara elkarteen federazioak, barriz, Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea dakar irakurzaletasuna bultzatu eta euskerazko liburuak irakurtera animetako.
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri