Euskal Herria , 2012-01-11
Uxue Barkos Geroa Baiko diputadua gonbidatu dogu gaurko Lau Haizetara saiora, Diputaduen kongresuan Mariano Rajoyren gobernuak iragarritako azkenengo neurri ekonomikoak bozkatu dabez gaur. Eztabaidearen aurretik entzun dogu geurean Geroa Bairen eretxia.
Uxue Barkosek adierazo dauanez, PP-ren gobernuaren neurrian murritzaileak dira. Geroa Bairen eretxian krisiak eragindako arazorik larriena lan falta handia da eta Rajoyren gobernuak ez dau langabeziari aurre egiteko neurririk iragarri. PP-k aurrerantzean neurri ekonomiko gehiago hartuko dauazala erizten deutso Barkosek eta batez be, zerbitzuen sektoreari eragingo deutsela aurreikusi dau.
Ezker abertzaleak Espainia eta Frantziako gobernuei ETAgaz alkarrizketak hasteko egindako eskariaren ganean Geroa Baiko bozeroaleak uste dau alkarrizketa horreek emon emongo dirala.

Uxue Barkos gaur diputaduen kongresuan
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri