Sopela, 2012-04-17
Sopelako esaera zaharren txapelketea antolatu dau AEK-k zapaturako, apirilak 21. Aurten, 19. ekitaldia izango dau eta, beraz, inguruotako esaera zaharren txapelketarik zaharrena da, eta eredu beste askorentzat. Talde partehartzaileek ehun esaerako zerrendea ikasi beharko dabe eta egunean bertan, tabernarik taberna bertsotan entzungo dituen egoerentzat egokiena hautatu beharko dabe. Herri bazkariaren ostean, finala jokatuko dabe talde finenek eta sariak egongo dira, baita giro bikaina be. Horren guztiaren ganeko azalpena, Berbarako saioan, AEK-ko Aitor Fernandez de Martikorenak emon dau. Ehun esaeren zerrenda hemen

Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri