Bilbo , 2012-01-13
Agiantza alkarteak 20 urte inguru daroaz Bilboko San Frantzisko auzoan lanean. Gizarte arloko ekimenak bultzatzen dauz eta oraingo honetan erlijio desbardinetako jentea batu dabe mahai baten bueltan.
Alkar ezagutzea eta auzoan daukiezan arazoez hausnartzea izan da asmoa. Hasiera baten 3-4 hilabete emon dabe erlijio bakoitzeko arduradunekaz banan-banan batzen. Ostean danak batu dira. Musulmanak, budistak, hinduistak, Ellakuria zentroa... asko izan dira mintegian parte hartu dabenak.
Erlijioak txarto ikusita dagozala da atera daben ondorioetako bat. Halan da be, San Frantzisko lako auzoetan ia gehienak fededunak dirala aitortzen dabe.
Agiantza alkartearen mintegietan hasieran bildurrez eta mesfidati agertzen ziran baina amaierarako alkarreri lagundu eta alkar ulertzeko gai izan dira.
Agiantza alkartetik azaldu dabenez, hasitako bidea orain erakundeek jarraitu beharko leukie. Liburua be kaleratu dabe mintegian batutako ondorioekaz. 'Bilbao anizkuna' izenagaz kaleratu dabe eta interesa daukanak Agiantza alkartearen egoitzan eskuratu leike. www.agiantza.org/
Bernart Baltza Agiantza alkarteko zuzendaria Bizkaia Irratiko estudioetan.
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri