Basauri, 2012-01-16
Auzokideen artean sortzen diran arazoak konpontzeko aukera barria dago Basaurin. Udalak bitartekaritza zerbitzua ipini dau martxan. Asmoa auzotarren artean sortzen diran arazoak epaitegietara ez heltzea da.
Asier Iragorri zinegotziak Lau Haizetara saioan azaldu deuskunez, eguneroko bizitzako arazoekaz hurbiltzen dira basauritarrak zerbitzu honetara. Zarata eta zikinkeria arazoak izaten dira gehienetan. Igaz 80 bat kasu euki ebezan eta horreetatik ehuneko 80 inguru konpondu ebezan.
Lau bitartekarik, lege aholkulari batek, laguntzaile batek eta kaleko bitartekariek osotzen dabe zerbitzua. Azken honeek peto laranja bategaz ibilten dira Basauriko kaleetatik bizilagunen arazoen barri jasoten.
Auzotarren arteko bitartekaritza zerbitzuagaz bat egin gura dauanak kaleko bitartekariengana hurbildu daiteke edo bestela telefonoz zein internetez Basauriko Udalagaz hartu-emonetan jarri.
Maiatza eta musika bat datoz Zelanda Barrian: musikaren hilabetea da. Lehenengo edizioa 2001. urtean egin zan eta helburua irratietan Zelanda Barriko musikarien lan gehiago entzutea. Eta lortu, lortu zuten. Maiatzean zehar, orain, kontzertu bereziak, tail...
Gehiago irakurri